Antolakuntza

Eoalak, nahiz eta oso gaztea izan, 100 jagoleen oinarri indartsu bat dauka, eta euskal oiloaren arrazak zabaltzeko ganora dauka. Urtean 2 Feria Nagusi ospatzen dira bazkundearen laguntzarekin bakarrik, gure giza indarra eta emankortasunaren eredu.

Eoalak lendakari bat dauka (Miguel Angel Garcia), lehendakariorde bat (Unai Andraka), idazkari bat (Dabid Musuri), diruzain bat (Karlos Ibarrolaza), eta aholkulari batzuk (Jazinto Mena etab…) zuzendari batzordea osatu egiten dutenak. Urtero batzar orokor bat ospatzen da, eta bertan ikastaroak, eraztunak, arazoak, ferietara nortzu joango diren etab… ikusten dalarik.

Elkarteak, arraza hobetzeko asmoz, urtean baten morfologi ikastaro bat ospatzen dau, akats larriak jakitera emateko, eta ale onen eta txarren artean konparaketak egiteko.

Halan da be, Laudion ospatu zen San Blas Ferian, juezekin egon ginen ale guztiak ikuskatzen eta gauza onak eta txarrak ikusten, ikastaro praktiko bat eginez.